Erreproduzitu bideoa
erreportajea
Gazteak etorkizun bila II
2017-03-31

Prekarietatean igerian dago euskal gazteria. Inoiz baino formakuntza maila handiagoarekin, baina lanik topatu ezinik, edo, aurkitzekotan, baldintza kaxkarretan. 2012an Euskal Herriko 20 eta 24 urte bitarteko biztanleriaren %84,7 zegoen goi mailako ikasketetan matrikulatuta. Langabezia tasa, ordea, handiena da gazteen artean: 2015ean 15 eta 24 urte arteko gazteen %37,4. Orotara, 15 eta 34 urte bitarteko 82.750 gazte daude gaur egun langabezian Euskal Herrian.

Egoera horretatik ateratzeko lan prekarioetara jotzen dute gazte askok: ikasketak ordaintzeko ala bizibidea ateratzeko, askotarikoak dira jasan behar dituzten lan baldintzak: soldata miserableak, ordutegi luze eta aldakorrak, segurtasun gabeziak... Gazte, etorkin, emakume eta esperientzia gabeen bizkar sostengatzen da sistema kapitalista.

Egilea(k):
 Topatu.eus Topatu.eus