Erreproduzitu bideoa
erreportajea
Gasteizko burrunbak
2016-08-02

Bertako biztanleen jatorri aniztasuna hiriko ezaugarri nagusietakoa da. Horrela, bada, Gasteizen, 128 nazionalitatetako 242.147 lagun bizi dira (2013n). Horrez gain, hiria bera beste 23.227 (%9,6) atzerritarrekin partekatzen dugunez, aniztasun eta aberastasun kulturalari begira lehenengo posizioan dago hiru euskal hiriburuak kontuan hartuta.

Hiria osatzen duten auzoei erreparatuz gero, atzerritar gehienak (1.989) Zabalganan bizi dira. Edonola ere, maila portzentualean, Alde Zaharrean dute ordezkaritza handiena, auzoko bizilagunen %19,7 atzerritarrak dira-eta. Gazteak dira, eta, gehienetan, Hego Amerikakoak, Magrebekoak, Europar Batasunekoak eta Afrikaren gaineratikoko beste herrialde batzuetakoak dira.

Gasteizko Alde Zaharreko jatorri aniztasuna ez dator bat Zabalgunea auzo mugakidearekin, bertako ezaugarri demografikoak oso-oso desberdinak dira-eta. Zabalgunean, biztanleen %8 baino ez dira atzerritarrak, eta, apurka-apurka, gero eta nabariagoa da bertako zahartzapena. Erdibidean, ordea, bi auzoen arteko zubi moduan, Andre Maria Zuria dago, gasteiztarren joan-etorrien lekuko mutua, baita bere izenaren omenezko plaza ere.

Hiriko erdialdea elkargune nagusia izan da betidanik, herritarrentzat, merkataritza-jarduerarako, elkarteentzat, aisialdirako, jaietarako eta gaueko bizitzarako. Hauek guztiak daude bertan: mendi-taldeak, adinekoentzako egoitzak, udaleko musika-eskola, gizarte zibileko erakundeak, moda-dendak, ikastetxeak, baliabide sozial publikoak, tabernak eta gaueko aisialdirako lokalak, besteak beste. Aniztasun horri esker, Alde Zaharrean eta Zabalgunean, giza, gizarte eta kultura arloko aberastasuna da nagusi era guztietako jendearen ekimen ugariek bat egiten dutenean.

Egilea(k):
Identibuzz