Euskal Herriko V. Jardunaldi Feministek gutxienez 3.000 emakume* batu dituzte Durangon azaroaren 1etik 3ra. Bertan emandako eztabaida eta hausnarketak asko izan badira ere, jardunaldiak norabidetu dituzten bost ardatzetatik hiru landu ditugu erreportaje honetan: dekoloniatitatea, indarkeriarik gabeko bizitzak eta mugimendu feministaren aurrera begirako erronkak.