"Ez da kasualitatea" bertsoak, feminismoa eta musika elkartzen dituen ekitaldia da. Zumaian izan zuten azken emanaldia, Uxue Alberdi, Onintza Enbeita, Maddi Gallastegi eta Nerea Elustondo kantari, Estitxu Eizagirre gai jartzaile zutela. Klitto! ere han izan zen, kasualitaterik gabe.