Euskara munduko hizkuntza zailenetako bat dela dio mitoak. Euskara ikasi duten hainbat atzerritarren testigantzak batu ditugu "Euskara ikasteko prozesua" bideoan.
Gero eta gehiago dira euren borondatez euskara ikasten duten etorkinak. Euskara integrazio hizkuntza gisa ikusten dute. Bertakoentzat ere eredu dira, besteak beste euskara jakin bai baina erabiltzen ez dutenentzat.