Bi zutaberekin elikatutako manifestazioa izan da larunbatean Iruñean Sare Herritarrak deituta. Euskal presoen etxeratzeko bidean emandako urratsak nabarmendu dituzte, baina aldi berean, ibilbide horretan aurkitzen ari diren oztopo eta zangotrabak salatu dituzte. Izan ere, urruntzearekin ez da oraindik guztiz amaitu, eta presoei ukatzen zaizkien graduen progresioak eta baimenak zailtzen ari dira etxeratzeko helburu hori.