Etorkinen aldeko elkartasuna handia da Euskal Herrian. Donapaleun adibidez mazedoniar familia bat Herriko Etxearena den apartamendu batean bizi da. Baxe Nafarroan nola integratu diren azaldu diete Sinbad eta Albina senar-emazteek Kanalduderi, eta Elkartasuna Amikuzen elkarteak nola laguntzen dituen esplikatu du Frantxoa Fleuryk.