Euskarak Errobi lurraldean duen lekuaz axolaturik eta gure hizkuntzak baliatzeak sortu dezakeen gozamena agerian uzteko, lehen aldikotz, Errobi lurraldeko hiru liburutegi, mediateka eta Errobi herri elkargoko euskara eta kultura zerbitzuek elkarlanean Elepika festibala antolatu dute. Kanbo, Uztaritze eta Itsasuko mediateka eta liburutegietan, eta Luhusoko Harri xuri gelan hitzaldiak, arno dastaketa tailerra, ikusgarriak, komiki-kontzertuak, ipuin kondaketak eskaini dira, euskara elkartzen dituen haria delarik.