Kanaldudeko artxiboetan topatuta, Herenegun taldeak 1998ko eta 1999ko EHZ festibaletara garamatza. Txatok idatzi eta Aire Ahizpek kantatuta famatua bilakatu den kantuaz bestalde, Arrosako Sohatia pentzera hurbiltzeko garraio bereziaz ere oroituko gara. Antolatzaileen hitzak, musika taldeak, laguntzaileen eta parte hartzaile ezberdinen gogoetak laburbilduak dira Kanaldudek berreskuratu duen saio honetan.