Donibane-Garaziko ondarea babesteko, herriko etxeak ondare adierazgarrian sailkatzeko prozeduran engaiatu da. Horretarako, 2022ko urtarrilaren 19an, Euskal Hirigune Elkargoarekin eta biztanleekin batera, tailer parte hartzailea antolatu da. Ibilaldi horren bidez, eraikinak eta paisaiak aztertuz, babes perimetro bat finkatu da.
Eremu-mugatze horrek etorkizunerako eraikitzeko baimen legedia aldatuko du: ez da gehiago Frantziako arkitektoen esku soilik izanen, herritarren artean ere landu legedian oinarrituko baita. Proiektu amankomuna baino gehiago, bakoitzaren ikusmolde, ezagupen eta oroitzapenen partekatze momentua izan da. Halere, heldu diren egunetan kudeaketa txosten bat sortu beharko da herria ondare adierazgarrien leku gisa klasifikatzeko.