Fair use terminoa copyright-aren legezko erabilera izendatzeko erabiltzen da; AEBetako legeek araututa dago. Hemen aurkezten dizuegun bideo hau erabilera mota horretan oinarritzen da eta beraz, copyright-a saihestea lortzen du. Muntaia Bucknell Unibertsitateko irakasle Eric Faden-ek egin du. Disneyko hainbat filmetako pasarte txikiak hartu eta copyright-a eta fair use delakoa zer diren eta zertarako eta nola erabiltzen diren azaltzen digu, Disneyko pertsonaien ahotan. Fadenek eginiko muntaia ingelesez dago eta maiatzaz geroztik ikus daiteke You Tube web gunean. Guk bideoa berreskuratu, euskaratu eta azpititulatu egin dugu, Ramon Pamies katalanak ingelesetik gaztelerara eginiko itzulpenean oinarrituta.