Bergarako Kartzela Zaharra gaztetxearen inguruko erreportajea da honakoa. Garai batean herriko kartzela izan zena gaztetxea da azken urteotan eta proiektu honen nondik norakoak azaltzen ditu "Bigarren taupada" deitu duten lan honek. Egun proiektuaren parte den jendeaz gain, eraikinaren bi aurpegiak ezagutu dituen Pilar Larrañaga ere ageri da, bere aita preso egon zen kartzela berean proiektu berriak nola martxan jartzen diren ikusteko aukera izan du berak.
Beñat Abasolo, Markel Bazanbide, Nerea Elorza eta Lorea Otaduy dira erreportajearen egileak.