Bi urte dira Marielle Franco Rio De Janeiroko zinegotzi eta beltzen, LGTBI eskubideen eta feminismoaren aldeko ekintzailea hil zutela. Auto batetik buruan lau tiro eginda amaitu zuten bere bizitzarekin eta oraindik argitu gabe jarraitzen du auziak. Urte hauetan Marielle Brasilgo borroka feminista eta antiarrazistaren ikus bihurtu da eta bere omenez berreskuratu ditugu 2016an Midia Ninja hedabideak eginiko elkarrizketa batean esandakoak.