Ehunka lagunek hartu dute parte Nafarroako Energia Eraldatzen plataformak Iruñean deitutako manifestazioan "Berreztigarriak bai, baina ez horrela" lelopean. Eguzki eta haize poligonoen proiektuek kaltetutako herrietako biztanleak bildu dira larunbatean hiriburuan arazo honen berri emateko eta beste eredu energetiko bat aldarrikatzeko.