Espainiako Auzitegi Gorenaren epaiaren aurrean Kataluniako kaleak desobedientziaz eta haserrez bete dituzte. Horren erakusle, milaka lagunek Bartzelonako El Prat aireportua blokeatu izana 155 hegaldi bertan behera utziz. Poliziaren eta manifestarien artean tentsio handiak izan dira eta poliziaren oldarraldiek 115 zauritu utzi dituzte.