Apirilaren 24an, hilabete bat eginen du Ipar Euskal Herriko kultur eragileek Baionako antzokia okupatzen dutela. Ostirale guziz, kolektiboa bildu eta elgarrekin erabakitzen dute zer nolako ekintza egin beren abotsa entzunarazteko. Azken ostiralean, kadera meta bat antolatua zuten antzokiaren aitzinean eta aldarrikapenak ozen oihukatu dituzte merkatu plazara mugitu aitzin. Ekimenaren berri Maika Etxekopar artistarekin.