Baigurako libertimenduek ireki dute 2022ko Baxe Nafarroko inauterien garaia. Aurten zortzi herrietako gazteak bildu dira dantzen eta zirtzilen jokoa prestatzeko: Bidarrai, Arrosa, Ortzaize, Irisarri, Suhuskune Makea, Lekorne eta Luhoso. Landutako gaien artean izan dira Covid-19aren izurritea, EHZ festibala, Arbonako lur okupatuak, besteak beste. Zirtzilen jokoaren idazlanetan ari izan den Joan Jaunarena ortzaiztar gaztearentzat ageri da jendeak plazera hartzearen beharra duela, hala adierazi dio Kanalduderi bideo erreportaje honetan.