Bere militantzia politikoagatik sei urteko espetxe zigorrera kondenatu duten Luis Goñi gaztearen atxiloketa ekidin asmoz, Aske Gunea osatu dute ehunka herritarrek Iruñeko bihotzean, Nabarrerian. Goñi atxilo eraman duten arren, konpromisoa oinarri izan duen 12 orduko erresistentzia izan da, eta Iruñeko errealitatea kontuan hartuta "garaipen handi bat". Bertan metatutako indarra hemendik aurrera egingo diren Herri Harresiak eratzeko baliatu behar dela adierazi dute.
Egilea: Topatu.info