Goizueta aldamenean bailara txiki bezain zirraragarri bat aurkitzen da, 1919tik Donostiako Udalaren jabegoa dena. Penintsulako leku euritsuenetakoa, errekasto eta baso zaharrek hartuta daukate inguru guztia. Iraganean meategi, txondor eta burdinolez josita egon arren, naturaren berreskurapenaren paradigman bilakatu da azken mendean. Naturak bere lekua hartu du, giza jardueraren arrasto oro goroldioz estaliz. Artikutzaz ari gara, euskal historiako memoria leku garrantzitsu bat.