Arrapitz federazioak 30 urteak ospatu ditu 2020ko abuztuaren 21ean Arbonako lur okupatuetan. Sarea osatzen duten 17 elkarteetako kideak goizean bildu ziren urteko biltzar nagusiarentzat, ondotik erakus mahainak antolatuak zituzten bakoitzak bere lana aurkezteko xedearekin. Gogoeta eta trukaketa egun goxoa izan da, beti ere gogora ekarriz laborantzako lurren zaintzea zenbaitetaraino garantzitsua den.