Gaztetxeen loraldi bat eman da azkenaldia Nafarroan. Iruñeko Alde Zaharreko Maravillasekin batera, Arrotxapean, Tafallan, Lizarran, Burlatan, Berriozarren edota Mendillorrin sortu dituzte gaztetxeak. Horietako gehienetan, Udalekin egindako akordioei esker aurrera atera dira proiektuak. Maravillas gaztetxearen inguruko gertaerek, Gobernua sostengatzen duen laukoan arrakalak eragin ditu.