Arazotegia proiektuaren aurka egiten ari diren kanpaldiaren inguruko erreportaje honetan, bertan dauden hainbat lagunen bizipen eta ideiak bildu ditu Xaloa Telebistak. Apirilaren 16an ekin zioten kanpaldiari, eta askok ekintza sinboliko uste zutena dagoeneko 12 eguneko protesta bihurtu da, eta badirudi ez dutela gelditzeko asmorik, ez behintzat Lekarozen eraiki nahi duten hotelaren proiektua bertan behera uztea lortu arte.