Xiril Alvarez eta Yann Piron bi mendizale trebatuek Hymalaya-ko mendi katean den Ama Dablam mendi tontorra gainditu dute 2022an. Urratsez-urrats, laguntzarik gabe, 30 kiloko zakua bizkar gainean ibili dira helmugara iritsi arte. Zakua arindu eta 12 orduz ibili ondoan, azken etapa egitea lortu dute 6.812 metroko altuerara heltzeko. Erreportaje honen egitea posible izan da bi mendizaleek espedizioan zehar egin irudi eta argazkieri esker.