Jakoba Errekondok baratzea bizitzeko era berri bat aurkeztu du "Altza Porru" komiki-liburuan. Horretarako, zortzi komikilariren laguntza izan du: Asisko, Antton Olariaga, Unai Iturriaga, Zaldieroa, Mattin, Unai Gaztelumendi, Ainara Azpiazu eta Joseba Larratxe. Hitzaurreaz Maialen Lujanbio arduratu da. Errekondo, Azpiazu eta Larratxerekin izan gara. Liburua www.bizibaratzea.eus webgunean eskuratu daiteke.