Erreproduzitu bideoa
erreportajea
AEBetako espetxeetan leihotik laguntza eske
2020-04-17

Munduan preso gehien dituen herrialdea da AEB, 100.000 biztanleko 698 preso daude. Horrez gain, koronabirusak gehien kolpatu duen herrialdea ere bada eta bi datu hauek gurutzatzea nahikoa da ohartzeko espetxeetan dauden presoen artean koronabirusa hedatzeko aukerak biderkatu egiten direla, kalean baino 30 aldiz azkarrago zabaldu daiteke covid-19a kartzela barruan.