Adinekoak etxean artatzeko Ipar Euskal Herriko Kontseilu Nagusiak ematen dituen laguntzak nola baliatzen dira? Ipar Euskal Herriko Hitzak Baigorriko Argitxu Canterorengana jo du. Berak ama etxean atxikitzea hautatu du, besteak beste, laguntza horiei esker.