Zuberoan, Euskal Herriko beste lurralde gehienetan bezala, euskararen erabilera ahulduz joan da azken hamarkada hauetan. Transmisio guti egin da familietan eta belaunaldi oso batek ez du euskara ikasi. Xiberoko Pettarran, pastoralari esker, euskaraz murgiltzeko parada dutela erran diote Kanalduderi erreportaian agertzen diren arizaleek.