1521eko maiatzaren 16an lruñeko herritarrak hiria okupatzen zuen Gaztelako Armadaren aurka matxinatu ziren. Nafarroa Berriz Altxa-k burujabetzaren aldeko matxino hauek gogoratu nahi izan ditu ekitaldi batekin. Datorren ekainaren 5ean Amaiurren eta Elizondon ospatuko den Amaiurraldian parte hartzeko deia luzatu dute.