Erreproduzitu bideoa
elkarrizketa
Zer da Kurdistango konfederalismo demokratikoa?
2016-09-01

Dilar Dirik Emakume Kurduen Mugimenduko militantea da. Gradu bat lortu du Historia eta Zientzia Politikoetan eta beste bat Filosofian. 2012an, nazioarteko ikasketetako tesia idatzi zuen, honako gai hau aztertuz: emakumearen askapena PKK Kurdistango Langileen Alderdiaren ideologian eta antolakuntzan.

Gaur egun, doktorego ikasketak egiten ari da Cambridgeko Unibertsitateko Soziologia Sailean. Bere doktorego tesian Estatu-nazioaren sistema eta Konfederalismo Demokratikoaren paradigma alderatu nahi ditu, emakumearen askapenaren ikuspuntutik, Kurdistan osoko errealitateak aztertuz eta Rojavako iraultzari arreta berezia eskaniz. “To Dare Imagining: Rojava Revolution” liburua idatzi du (2016) eta artikulu ugari argitaratu ditu emakume kurduek eta feminismoak kurduen askapen mugimenduan jokatzen duten paperaz eta autonomia demokratikoaz edo estaturik gabeko demokraziaren eraikuntzaz.

Elkarrizketa osoa ikusgai: www.youtube.com/watch?v=LS2RUCEEOHk