1972ko urtarrilaren 5ean Iruñean sortua. Txikitan igeri egitea gustuko izan eta 9 urterekin lehiatzen hasi zen. 17rekin zangoen gainean korrika hasi eta geroztik triatloi, raid abentura eta ultra trail edo mendi lasterketa gogorrak egiten ditu. Eliteko kirolaria izateaz gain osteopata da eta running trail eta ultra trail entrenatzailea ere bada (oso zorrotza gainera). Munduko probarik gogorrenetan emaitza bikainak ateratzen ari da. 2012an Andorran Ronda dels Cims eta Japoniako Fuji Mendiko lasterketa ospetsuak irabazi zituen.
Elkarrizketa osoa aldizkariaren 2353 zenbakian irakurgai dago.