Erreproduzitu bideoa
elkarrizketa
"Makurrena da Mozal Legeak jendearen artean uzten duen beldurra"
2016-05-04

Axier Lopez ARGIAko kazetaria Nafarroako Parlamentuan izan da, bere kasuaren berri eman eta Mozal Legearen aurkako eztabaida planteatzera. "Lege honi desobedientziaz erantzutea zilegia dela esateko baliatu dugu, eta gure pozarako alderdi guztiek begi onez ikusi dute"

Mozal legea baliatuta, Euskal Herrian zigortutako lehen kazetaria izan zen Axier Lopez, baina gaurko agerraldian argi utzi nahi izan du ez dela bere arazoa soilik, hedabide, kazetari eta herritar guztiena baizik. "Makurrena da, isunak isun, jendearen artean uzten duen beldurra, eta begien aurrean duenari buruz berri eman dezakeen edo ez bi aldiz pentsatu ez dezan, beldur horri erantzuteko egin daitekeen gauzarik onena da erantzun kolektiboa ematea".

Egilea(k):
 Ahotsa.info Ahotsa.info