Erreproduzitu bideoa
elkarrizketa
Jokin Altuna eta Iñaki Artola irabazi eta galtzeaz
2024-02-23

Txikitatik bizi dugu lehia gizarte honetan: umetan haurren arteko jolasetan, heldutakoan bizitzako eremu guztietan –batzuetan kontzienteki onartzen dugu jokatzea eta bestetan nahi gabe erortzen gara lehia dinamiketan–. Agian horregatik dira kirolariak gizarte honetako arrakastaren ikur nagusi (gizarteak irabazten duten egunetan soilik ohoretzen baditu ere). Lehiaren erronkari eustea eta gakoari begietara begiratzea erabaki dugu: irabazi eta galdu. Zer da irabaztea? Zer galtzea? Lehiatuz ongi bizitzeko zertan jarri behar da arreta? Gorri edo urdin, galdu edo irabazi: berdinketarik ez da pilotarientzat. Partidaz partida ikasi dutena azaldu digute aurtengo ekainean profesional gisa hamar urte beteko dituzten Jokin Altunak eta Iñaki Artolak. Tolosako Beotibar frontoian elkartu gara.

Egilea(k):
ARGIA