Filologoa da. Ez da eroso sentitzen euskararen mundua delakoan. Haatik, “euskalzulo” samarra da. Arrazoirik ez dago edukitzerik (Alberdania, 2012) liburuaren karietara solastatu gara Iñaki Segurolarekin (Azpeitia, 1962). Saio honen aurretik beste bi ditu kaleratuak pentsalari azpeitiarrak. Biak hartu ditugu hizpide elkarrizketaren abiaburuan.
Elkarrizketa osoa aldizkariaren 2359 zenbakian irakurgai.