Ingelesa jaun eta jabe da Eskoziako jendartean. Hala ere, bi hizkuntza propio ditu herrialdeak: Eskoziera, jatorri germanikoa duena, eta gaelikoa, zelta. Azken honetan aditua da Rob Dunbar Edinburgoko Unibertsitateko irakaslea. Bere bulegoan jaso gaitu, gaelikoaren egoeraz eta eskoziar identitatean duen eraginaz mintzatzeko.