Erreproduzitu bideoa
elkarrizketa
"Ez genuen nahi Memoria Gunean memoriaren kapsulamendua izatea"
2023-03-03

1976ko martxoaren 3an Gasteizen gertatutako sarraskiaren 47. urteurrena betetzen da. Azken asteotan, Martxoak 3ko Memoria Gunea albistea izan da; izan ere, asteartean Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak parte hartzea onartu dute eta estatutuak sinatu dituzte. Gasteizko Udalak sinatuko du eta horrekin ekimena aurrera eramateko prozesua martxan jarriko da. Horri buruz hitz egin dugu Nerea Martinez de Aranburuzabalarekin, Martxoak 3 elkarteko kidea eta Pedro María Martínez Ocioren iloba, eta Julen diaz de Argoterekin, Memoria Garako kidea.

Bideo hau Hamaika Telebistak argitaratu du eta CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.