Zigor Olabarria (liburuaren idazlea) eta Gorka Lazkanorekin (Ziklone taldeko kidea eta Santi Cobosen laguna) hitz egin dugu emanaldiaren nondik norakoen inguruan.
Txori urdinak solasaldi musikatua eskainiko dute Orbeko Etxean ostiralean, 20:00etan. Izen bereko liburuan oinarritutako emanaldia izango da. Santi Cobos preso sozialaren bizitza izango dute hizpide, espetxeari eta zigorraren kulturari buruzko hausnarketa bat plazaratzeko. Horretarako, liburuaren pasarteak, audioak eta Ziklone taldearen abestiak tartekatuko dituzte.
Zigor Olabarria (liburuaren idazlea) eta Gorka Lazkanorekin (Ziklone taldeko kidea eta Santi Cobosen laguna) hitz egin dugu emanaldiaren nondik norakoen inguruan.