Ez zen ez lehen zuzendaria, ezta lehen emakumezko kazetaria izan ARGIAren 100 urteko ibilbidean. Bada, mugarri eta une historiko zehatzean norabidea markatu zuen hiru emakume argi horietako bat da: Elixabete Garmendia Lasa. ARGIAko erredakzio "bohemiotik" aspaldi aldendu bazen ere, kate motzean jarraitzen du, proiektuaren parte sentitzen.