Irakasle erretiratua, Beterri peñako kidea, Geroa Baiko militantea eta euskaltzale sutsua da Daniel López. Azken zortzi urteotan Tuterako Olentzero izan da. Hori aski ez eta inguruko herri eta ikastetxetan ere ikazkinaren papera egiten du pozarren. Laster izango duzue irakurgai Reyes Ilintxeta kazetariak egin dion elkarrizketa. Bitartean, hemen duzue aurrerapen txiki bat.