Esti Urresola zinemagile laudioarrak ordubetez izan da Aiaraldeako Aitor Aspuru kazetariarekin solasean bere ibilbidearen hainbat ertzen inguruan. 20.000 especies de abejas filmaren sorrera prozesua eta pelikulak izandako espero gabeko arrakasta, bere aurreko lanek izandako pisua edota aurrera begirakoak izan ditu hizpide, beste hainbat gairen artean.