Baküna Show ikusgarriaren arrakastaren ondotik 2015ean, Beritza konpainiak beste sorkuntza bat sortu du Xiberoan: Üda Batez. Ikusgarria Joana Etxartek idatzi testu batean oinarritzen da. Fabio Lopez dantzari-koreagrafo profesionalak lagundurik, 19 dantzari gaztek osatzen dute.