Lehen aldikotz Saran antolatu duten kabalkada grabatzeko aukera izan du Kanaldudek uda ondarrean. Herriko istorioetan oinarritzen den kabalkada honetan 100 bat herritarrek hartu dute parte. Horrez gain, musikari, dantzari, antzerkilariak izan dira Sarako plazan giro emaiten.