Zarena Zarelako dantza taldearen ikusgarri hau Pascale Lascanoren ideia berezitik abiatzen da eta 24 bikotek sorkuntzak eta ohiko dantzak eskaintzen dituzte. Begi keinu bat egiten diote ere Nafarroari Larrain dantza emanez gaiteroen laguntzarekin. Dantza ikusgarri hau Hazparneko Mendeala gelan filmatua izan da, 2022ko apirilean, Arberoako ikastolak antolatutako gaualdi batean.