Etorkizun hurbil batean, Oihana, Lur bere amarekin bizi da. Mendeetan zehar, jakintzak eta ohiturak, familiako emakumeen artean transmitituak izan dira dantzaren bitartez. Baina, katea moztu egin da. Oihana, ez da gai hizkuntza hau eta dakartzan sekretuak ulertzeko. Gau batez, Oihana ametsetan bidaiatu dezakeela ohartzen da. Ordutik, ausardiaz eta kuriositate handiz, bere iragana deskubritzera abiatzen da eta honekin batera, hizkuntza misteriotsu hau hitz egiten duten emakumeak ezagutzera.