Erreproduzitu bideoa
ekitaldia
‘Ño!’ emakume bertsolarien esperientziez hitz egiten duen komikiaren aurkezpena
2023-06-16

Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azokan aurkeztu dute 'Ño!' emakume bertsolarien esperientziatik eta esperientziez hitz egiten duen komikia. Miren Artetxe eta Eli Pagola bertsolariek eta Maitane Gartziandia ilustratzaileak osatu dute liburua, eta azken biak ageri dira aurkezpenean.

Bertso-saio baten bueltan gerta daitezkeen hamar egoera jakin biltzen ditu komikiak, testuinguru eroso eta ez hain erosoetan emakume bertsolarien mamuak, trabak, heldulekuak eta aurrera egiteko tresnak islatuko dituztenak, kideen arteko konplizitate-keinuei eta gozamenari gorazarre eginez. Irudiak hartzen du pisurik handiena eszena guztietan eta bertso-mundua ardatz badu ere, ez dugu komiki osoan bertso bat ere irakurriko.

Egilea(k):
ARGIA