Garabide Elkartearen Hizkuntzak Biziberritzeko Formazio Programaren itxiera ekitaldia da honakoa. 2024ko urriaren 31n eman zioten itxiera programa honi, irriz eta aldarriz jositako ekitaldian.
Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxeko Zaraia aretoan elkartu ziren azaroaren 1aren bezperan. Jai egun bezpera aukeratu genuen agur jaia egiteko, eta mexikarrek egunok “día de los muertos” bezala izendatu arren, justu kontrakoa aldarrikatzea izan zen ekitaldiaren helburua: gure hizkuntza eta programa honetan egondako gainerako hizkuntzak bizirik daudela eta bizirik nahi ditugula.
Ordubeteko ekitaldian Euskal Herrian lurreratu eta Garabideren sei asteko formazio programan parte hartu zuten munduko hamairu komunitatetako hemezortzi hizkuntza aktibistak izan ziren ekitaldiko protagonistak, Euskal Herriko hainbat erakunde eta elkartetako ordezkariekin batera.