Hiru urteren ostean Irrikitaldiaz gozatu dute berriz ere Donostiako Piratek, 2022ko Aste Nagusi Piratari amaiera emateko. Eguraldi onak lagunduta, mozorrotutako jendetza bildu da Bulebarreko kioskoaren inguruan, ohiko parodia antzerkia ikusteko. Denetarik topa zenezakeen ikusleen artean: toreatzaileak, ertzainak, 'belle époque'-ko jendea, abortuaren aurkakoak, gurutze eta guzti, aristokratak, eta abar.
Bideoaren musika: 'X', Joselontxos txaranga.
Grabaketa eta edizioa: Beñat Parra Rodriguez