Bertsolariak eta marrazkilariak borrokan baino elkarlanean jardun zuten Ziburuko Azokan. Unai Gaztelumendi eta Ainara Azpiazu 'Axpi' margoa eskuan zutela eta Miren Artetxe eta Igor Elorza mikrofonoaren atzean, saio ederra osatu zuten eta publikoak ere halaxe gozatu zuen.