2013ko otsailaren 20an Andoingo Martin Ugalde Kultur Parkean izan ziren 'Egunkaria' auziko auzipetuak, langile ohiak, baita hainbat arlotako eragile eta ordezkariak ere, 'Egunkaria'-ren itxieraren urteurreneko ekitaldian. Juan Mari Torrealdaik gogorarazi zuen oraindik auzi ekonomikoa zabalik dagoela, eta guztion babesa eskatu, auzi ekonomikoa absoluzioarekin itxi arte "'Egunkaria'-ren zauriari odola baitario".
Iturria: Berria.info