Covid-19 izurritearen ondotik, barkoxtar gazteak azkar mobilizatu ziren maskaraden sasoia prestatzeko. Erabaki züen dantza edo jokü güzietan kargü emaitea neskatilei. Dantzari gorri edo beltz, kerestu, xorrotx, buhame edo kautere agertzen dira mutikorekin batean eta hori lehentze gure herrian, berdintasunaren bidean... Kanaldudek, xiberotar laguntzaile batzuekin batera, barkoxtarren azken maskaradak filmatu zituzten. Hona maskaradak beren osotasunean.