Rikardo Arregi Kazetaritza Saria jasotzen genuela baliatuz, 80ko hamarkadan ARGIA modernoaren oinarriak (eta euskarazko kazetaritzarenak hein handi batean) jarri zituen lantaldeari eginiko aitortza publikoa. Zeruko ARGIAtik ARGIAra igarotzeaz gain, beste hamaika proiektu sortu zituen, aitortza handirik jaso ez duen lantalde honek: Joxemi Zumalabe, Josu Landa, Iñaki Uria, Joxemari Ostolaza eta Pello Zubiria.
Saria banatzen, gurean 50 urtetik gora publizitatea jartzen duen Zinkunegi Optikako Joxemari Zinkunegi. Plazer bat.